Esther Aristieta irundarraren azken lana, Txingudi tertulia dialogikora
'Una cuestión indecente' liburuaz ariko dira abenduaren 15ean, Txingudi Elkarte Feministaren ekimenez.
Tertulia dialogikoarekin jarraitzen du Txingudi Elkarte Feministak eta hurrengo bilera abenduaren 15ean izango da Palmera Monteron, 18:00etan. Oraingoan, Una cuestión indecente liburua irakurtzen ari dira eta liburuaren idazle Esther Aristieta bertaratuko da.
HITZAk martxoan elkarrizketatu zuen Aristieta bere azken lanari buruz. Lau nerabeen begietatik, emakumeek espazio publikoan borrokatu beharreko aurkakotasunaren jabetzea jorratu du.