Giza Eskubideen Astea, abenduaren 4tik 20ra
Bi pelikulen proiekzioak, 'Ni naizena naiz' erakusketa eta solasaldi bat, adingabeen eskubideei buruz mundu digitalean.
Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna da abenduaren 10a eta Irungo Udalak programazio bat antolatu du horren harira. Xedea, giza eskubideak errespetatzea eta pertsona guztien berdintasuna aitortzearen garrantziaz sentsibilizatzea izango da, eta arreta berezia jarriko dute gazteengan.
Udalaren programazioa ez da egunera mugatu eta aste oso baterako egitaraua argitaratu dute. Hala, datorren osteguna, abenduak 14, Ni Naiz Naizena argazki erakusketa jarriko dute Irungo Emakumeen Etxean eta abenduaren 20ra arte egongo da ikusgai. Erakusketa honen bultzatzaileak Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteak izan dira.
Hurrengo jarduera abenduaren 9an izango da. Tximinoen Izarra pelikula eskainiko dute haurrentzat, Amaia KZn, 17:00etan. Gonbidapena behar da bertaratzeko eta horiek leihatilan, irun.org-en edota turismo bulegoak eskura daitezke.
El Cuaderno de Sara filma proiektatuko dute ere helduentzako zinema saio batean, abenduaren 10ean, 19:00etan, Amaia KZn. Sartzeko gonbidapenak lortu behar dira ohiko bideetan.
Azkenik, adingabeen eskubideak mundu digitalean deituriko hitzaldia eskainiko dute abenduaren 16an, Palmera Montero gunean, 18:00etan. Solasaldian hitza hartuko dute Maria Eugenia Marfull pedagogo eta hezkuntza psikologoak eta Mikel Cerezo Tekni-klik eskola programaren zuzendari eta Oriepsi-Orain elkarteko presidenteak.