Be Veggie jaialdia abenduaren 8tik 10era bitarte Ficoban
Begano, begetariano zein interesa duen edonorentzat. Hitzaldiak eta sukaldaritzako tailerrak, besteak beste.
Aurten ere, bosgarren aldiz, Be Veggie jaialdia antolatu dute Ficoban. Beganoak, Flexibeganoak, begetarianoak eta kontsumitzeko eta bizitzeko modu berriak esploratzen ari diren pertsona guztiak gonbidatuak daude bertara. Aurtengo edizioak formatu berria du, hiru egunekoa izango da, abenduaren 8tik 10era bitarte. Bertaratzeko sarrera eta aparkalekua doakoak izango dira, eta txakurrak ongietorriak izango dira.
Be Veggiek eskaintza oso zabala du, % 100 landare-jatorrikoak diren elikagaiak, beganoentzako egokiak diren produktuak eta zerbitzuak: kosmetikakoak, modakoak, habitatekoak, ostalaritza eta turismokoak… eskaintzen ditu jaialdian.
Erakusketa-eskaintza handitu egin da aurtengo honetan, 2022ko jaialdiarekin alderatuta %30 handitu da. 70 enpresa baino gehiago izango dira bertan. Hortaz gain, informazio-hitzaldiak, mahai-inguruak, sukaldaritzako tailerrak, erakusketak, haurrentzako jarduerak, zozketak, musika zuzenean… ere egongo da.
Antolatzaileek adierazi dute, Be Veggie ere badela animaliak errespetatzeko topagune eta zaintzeko kontzientzia sustatzen duten erakunde, babesleku eta entitateentzat bilgune.
Aurtengo mahai-inguruan beganismoaz jardungo dira. Bertan moderatzaile eta parte-hartzaile gisa Andrea Arrizabalaga (@andyarriza), EITBko aurkezlea eta beganoa izango da. Rocío Cano Couto (@veganaynormal), Soziologia eta dibulgatzailea; eta Dalia Ramos (@dalioga), kazetaria eta Cocina fácil sana y rica en proteínas liburuaren egilearekin batera.
Sukaldaritza-tailerretan Helenka Santos sukaldariak (@helenka_santos) eta Paula Martínezek (@laluaverde) parte hartuko dute. Sukaldaritza grekoaren plater gozoenetako batzuk bertsio beganoan nola prestatzen diren erakutsiko dute. Bestalde, Maria Eskitxabelek (@eskymaddi) Vinyasa Flow eskolak emango ditu; moda erakusketa ere egongo da Fashion Revolution Euskadirekin (@fash_reveuskadi) eta gazteenetzako tailerrak eta kontzertuak ere egongo dira; DJ-a eta Ghau taldearen (@gaartxot) kontzertua.
Hitzaldi eta tailerrak:
- Paula Marrerok, sareetan @itsplanetbased-ek, planteatuko du ea dieta beganoa jasangarria den planetaren ikuspuntutik. Abenduaren 9an, 11:30ean.
- Laura Peinadok, sareetan @laurapeinadorodriguez-ek, kontsumo kontzientziaren inguruan jardungo du eta horiek sortzen duten inpaktuaz. Abenduaren 10ean, 11:30ean.
- Adele Orcajada, Material Driven-eko bazkide eta Basque Bio Design Center-eko zuzendari akademikoa, eta Airí Ferrerek, Fashion Revolution Euskadi enpresakoak, sareetan @fash_reveuskadi-k, Kombucha, larru vegano berria tailerra zuzenduko dute. Abenduaren 9an, 11:30ean.
- Miriam Jiménez Lastrak, sareetan @miriamjilas-k, bere bizpena kontatuko du, zenzeketen zale izatetik begano izatera. Abenduaren 9an, 12:30ean.
- Aitor Sanchezek, sareetan @midietacojea-k, nola egin dieta %100 begetala modu sostengarrian hitzaldia emango du. Abenduaren 10ean, 16:30ean.