Arma Plazaren euskarazko argitalpen guztiak, deskontuarekin
Euskararen Egunaren harira argitalpen guztiek %50eko deskontua izango dutela jakinarazi dute. Bestalde, abenduaren 14, 15, 16 eta 17an postu bat jarriko dute San Pedro kalean.
Arma Plaza fundazioak jakinarazi du deskontuak eskainiko dituztela abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira. Hala, fundazioaren euskarazko argitalpen guztiak %50 deskontuarekin eskuratu ahal izango dira. Lotura honetan kontsulta daitezke argitalpen guztiak.
Bide batez, fundazioak jakinarazi du abenduaren 14, 15, 16 eta 17an postu bat jarriko duela San Pedro kalean. Bertan ere aipatutako deskontu horiek eskainiko dizkiete hondarribiarrak. Posta 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara zabalduko dute.
Informazio gehiago 943 64 46 23 edo 943 64 36 77 telefono zenbakietara hots egin daiteke.