Gipuzkoako Txapelketa ia biribila Marlaxkakoentzat
Hiru txapelketa, bi txapeldunordetza eta hirugarren postu batekin bukatu dute lehia Hondarribiko ordezkariek.
Gipuzkoako Xake Txapelketaren zazpigarren txanda jokatu dute asteburu honetan Marlaxkakoek Errenteria-Oreretan, emaitza oso onekin eman diote bukaera lehiari. Txapelketan lortutakoaren balantze “ikusgarria” egin du Hondarribiko klubak, hiru txapelketa, bi txapeldunordetza eta hirugarren postu batekin bukatu baitute lehia.
Asteburuko lehiari erreparatuta, Jurgi Diezen garaipena (bigarren mailan), German Herreraren azpitxapelketa (kategoria absolutuan) eta Iker Tafallen hirugarren postua (lehenengo mailan) nabarmendu dira.