[Argazkiak] Herriko kuadrillen arteko lehia, martxan
Hondarribiko Olinpiaden sugarra piztu zuten kuadrillek larunbatean. Zuzeneko lehiarik izan ez arren, olinpiaden maskota aukeratzeko txapelketa egin zuten.
Herriko kuadrilla gazteek hasi dute lehia, hasi dira 2024ko Hondarribiko Olinpiadak. Joan den larunbatean piztu zuten sugar olinpikoa, datorren ekainaren 1era bitarte piztuta izango dena. Orduan jokatuko baitute final handia.
Maskota lehiaketarekin eman diote hasiera edizio berri honi, 31 kuadrillek euren marrazkia aurkeztu zuten. Josu Belea Makil Idorrean taldeak irabazi du lehenengo jardunaldia, haren Zumardiko Zuhaitza izan baita marrazki bozkatuena.
Lehen jardunaldi honen ondoren, horrela geratu da sailkapena: Josu Belea Makil Idorrean, Faki ta Faki, Barrio Txinokuak, Taketeo, Hori Itzasua, Durum Mixtua, Mixikuak, Tximista, Erdi Fanak, Ur Karruxak, Arroja, Kostata Lanpernak, Xibaritak, Berberiñak, Txetuak, Amonan Xalda Berua, Kai Zaharrian Kixkaliak, Goiz Oilandak, Esekitokiak, Txikhotiak, Perretxeko, Etxekois, Tente ta Potente, Hau Komeriya, Atletik Klub Txiplau, Fundamentu Eskasa, Kanpotar Harrotuak, Jubiletak, Xerinkeneko Erliak, Eruak Heldu Ttuk eta Ixkirak.
Abenduaren 16an izango dute hurrengo hitzordua herriko kuadrillek, bigarren jardunaldia jokatuko baitute. Herri kiroletan ariko dira.
Larunbateko irudi mordoa bildu ditu HITZAk, ondorengoak: