Udalak bat egin du A25erako EUDELek helarazitako adierazpen ereduarekin
Biharko egunerako, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira, udalbatzako lau taldeek adierazpen bateratua egin dute.
Hondarribiko Udaleko lau taldeek Eudelek azaroaren 25era begira helarazi duen adierazpenarekin bat egin dute. Hori horrela, gainontzeko hamarnaka udalerrirekin batera, Hondarribiko udal taldeek arreta jarri dute “sexu-indakeriak” adingabeen artean “geroz eta eragin nabariagoa” duenean. Izan ere, jakinarazi dutenaren arabera, indarkeria matxistaren biktimen % 40a adingabea da.
Gizon eta emakumeen arteko harremanetan indarkeriaren zantzuak “desitxuratu” egin dela adierazi dute, baita “hutsaldu eta legitimatu” ere, “emakumeen nahiak eta gorputzak menderatzeko modu gisa”. Eginbeharrekoa genero-estereotipoak eta genero-aginduak alde batera uztean kokatu dute.
Udalak “herritarrengandik hurbilen diren erakundeak” direla aldarrikatuta, Hondarribiko Udalak hainbat konpromiso hartu ditu bere gain; hala nola prebentziorako tokiko estrategia garatzea, biktimekin lanean aritzen diren profesionalentzat prestakuntza programak erraztea, edota sentsibilizazio programak diseinatu eta garatzea.
Adierazpen osoa esteka honetan klik eginda irakurri daiteke.