Indarkeria matxistari aurre egiteko, martxa eta lasterketa
Emekik biharko antolatutako martxaren eta lasterketaren harira hainbat ohar luzatu dituzte. Besteak beste, kontsigna eta dutxa zerbitzuak izango dira.
Bihar, azaroaren 25, egingo dute Emeki elkarteak antolatutako Emakumeak Korrika lasterketa. Oinezkoen martxa 10:30ean abiatuko da elkartearen egoitzatik, eta ordu erdi geroago lasterketa, 11:00etan.
Hori dela eta, Emekik zenbait ohar luzatu nahi izan ditu, lasterketaren antolaketari dagokionean. Batetik, motxila gordetzeko kontsigna eskainiko zaie parte hartzaileei, eta 09:30etik aurrera karpa morean kamiseta jasotzeko aukera izango da. Bestetik, martxa edo lasterketa amaitzerakoan parte hartzaileek dutxatzeko aukera izango dute, Jostaldi pilotalekuan.