Azaroaren 25aren harira, elkarretaratzea deitu du Bidasoko Itaiak
Bihar, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, antolakunde sozialistak 13:00ean Irungo San Juan plazan egingo du elkarretaratzea.
Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna dugu biharkoa. Azken urteetan ohi bezala, Bidasoko Itaiak elkarretaratzea antolatu eta Irun zein Hondarribiko herritarrei dei egin die. “Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki” lemapean mobilizatuko dira bihar, eguerdiko 13:00etik aurrera Irungo San Juan plazan. “Indarkeria matxistarekin amaitzeko konpromisoa” berretsiko eta “norabide horretan borrokatzeko beharra” aldarrikatuko dute.
Biharkoarekin, bigarrenez antolatuko du Bidasoko Itaiak eskualdeko elkarretaratzea azaroaren 25ean. Euskal Herri osoan, bada, emakumeen antolakunde sozialistak hogeita bost herritan antolatu ditu mobilizazioak bihar.