Nora Lerak irabazi du Emakumeen IV. Xake Topaketa
Maite Iraola bigarren izan da, eta Josette Fontaine hirugarren. 15 jokalarik parte hartu dute azaroaren 25aren harira antolatutako lehia honetan.
Hondarribiko Emakumeen IV. Xake Topaketa jokatu dute aste honetan Kasino Zaharrean, Emekiren eta Marlaxkaren arteko lankidetzari esker. Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren (hilak 25, larunbata) harira antolatutako lehia izan da, “elkarrekin xakez gozatu eta talde ezberdinetan dauden neskak elkar ezagutzeko” asmoz egindakoa.
Hamabost jokalarik parte hartu dute orotara, joan den urtean baino bost gehiagok. Txapelketa jokalari bakoitzeko 10 minutuko erritmoan jokatu dute eta lau txandako suitzar sistemako txostena izan da.
Nora Lera izan da garaile, eta haren atzetik sailkatu dira Maite Iraola eta Josette Fontaine. Podiumetik kanpo, honela geratu da sailkapena: Tzane Carrillo, Maribel Blanco, Miren Olaizola, Ascen Oscoz, Mari Carmen Elizazu, Irati Uranga, Julia Urroz, Nerea Uranga, Anadela Landa, Mariaje Berrotaran, Ana Mari Blanco eta Cristina Pardavila.