Mikel Zuazabeitia Errasti hondarribiarra zendu da
Demokraziako lehen udalean Herri Batasuna alderdiko zinegotzi izan zen Zuazabeitia, 1979tik 1983ra. Udalak "samina" adierazi du heriotzagatik.
Mikel Zuazabeitia Errasti hondarribiarra zendu zen atzo, 92 urterekin. Udaleko zinegotzi izan zen demokraziako lehen udalean, 1979tik 1983ra bitarte Herri Batasunako (HB) zinegotzi izan zen. Udalak “samina” adierazi du haren heriotzagatik, eta “herrigintzan hainbat alorretan bizitza osoan lan handia egindakoa” dela adierazi du. “Hondarribia aldizkariko sustatzaile nagusienetako bat izan zen, eta urteetan kolaboratzaile oso aktiboa izan da. Herri Kanta Lehiaketan urte luzeetan Olagarro Abesbatzaren zuzendaria izan da ere. Bere familiako eta hurbilekoei hurbiltasuna eta samina adierazi nahi diegu”.