[Argazkiak] 25 urteko borroka, gertutik eta lehen eskutik
Jaizkibel Konpainiaren historia ezagutzeko paseo historikoa eskaini zuten atzo Maria Jose Noain eta Ilargi Bengoetxea historialariek.
Iazkoa bezala, aurtengoa ere arrakastatsua izan da. Jaizkibel Konpainiaren 25 urteko historia ezagutzeko paseo historikoa egin zuten atzo hondarribiarrek, luxuko bi gidari izan zituzten: Maria Jose Noain eta Ilargi Bengoetxea historialariak. Eguraldia lagun, giro ezin hobean igaro zen goizeko ibilbidea, berrogeita hamar lagun inguruk parte hartu zuten alde zahar inguruan eskainikotako paseoan. Bukaeran, Oroimen Haziak mapa interaktiboaren aurkezpen publikoa egin zuten konpainiak eta Parean elkarteak.
Aipatutako mapa kontsultatu nahi dutenek atari honetara jo beharko dute.