'Ni casadas, ni sepultadas' hitzaldia bertan behera utzi du Emekik
Datorren ostegunean egitekoa zen hitzaldia bertan behar utzi behar izan du emakume elkarteak. Amaia Nausia Pimoulnerrek eskainiko zuen.
Emeki Emakume Elkarteak jakinarazi berri duenez, datorren ostegunean egitekoa zen Ni casadas, ni sepultadas. Alargunak: emakumezko erresistentziaren istorio bat liburuaren gaineko hitzaldia bertan behera utzi dute. Amaia Nausia Pimoulier idazleak eskaini behar zuen.
Hilaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira Emeki elkarteak antolatutako egitarauaren barruko ekintzetako bat zen.