Itsas hondakin bilketa egingo dute hilaren 26an
Itsas Zaintza Sareko kideek gidatuko dute garbiketa saioa. "Itsasoaren zaintza, kontserbazioa eta gizartearen inplikazioa sustatzeko" asmoa du ekintza honek.
Datorren hilaren 26an (igandea da) Hondarribiko hondartza eta ingurua garbitzen ariko dira Itsas Zaintza Sareko kideak, hondakin bilketa antolatu baitute egun horretarako. Gipuzkoako beste bost udalerritan aldi berean egingo duten ekintza izango da, “itsasoaren zaintza, kontserbazioa eta gizartearen inplikazioa sustatzeko”.
11:00etan jarri dute hitzordua. Hondakin metaketa gune estrategikoetan ariko dira, sareko kideen laguntzari esker identifikatuko dituztenak.
Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen barruan kokatu dute ekintza hau.