Bertso afaria egingo dute Itsaslur elkartean
Larunbatean hitzordua izango dute herriko bertsozaleek. Bihar arte eskura daitezke sarrerak.
Larunbat honetan (hilak 18) bertsozaleek hitzordua izango dute Hondarribian. Izan ere, bertso afaria egingo dute Itsaslur elkartean. Unai Agirre eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan, eta Karlos Aizpuruak egingo ditu gai jartzaile lanak.
21:00etan hasiko dute bertso saioa. Sarrerak eskuratzeko 628 17 05 30 telefono zenbakira deitu beharko da, bihar izango da azken eguna. Oso gutxi geratzen direla aurreratu dute antolatzaileek.