Maite Mariezkurrena eta Izaskun Amunarriz, Bixi-Bixi Pala Txapelketako garaile
22-16 irabazi zuten larunbateko finala, Itsaso Igiñiz eta Maria del Frade garaitu zituzten. A25aren harira antolatutako egitasmoetako bat izan da.
Joan den asteburuan Bixi-Bixi Pala Txapelketa jokatu zuten Soroetako pilotalekuan, Emeki elkartearen egitasmoz. Hilaren 25eko Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren barruko txapelketa izan zen, lehia handikoa.
Bost partida jokatu zituzten finalaren aurretik, eta Maite Maruezkurrena Mirandak eta Izaskun Amunarriz Izagirrek Itsaso Igiñiz Barrio eta Maria del Frade izan zituzten aurkari final handian. Lehen bikoteak eskuratu zuen txapela, finala 22-16 irabazi ondoren.
Ainara Garcia Cuencak eta Maider Aginagalde Ugaldek osatutako bikotea izan zen hirugarren, Naroa Mentaberri Zubillaga eta Xuxuna Otxoteko Zubietari 15-09 gailendu ostean.