Pasa den urria ere, historiako onena
Hondarribiko aireportuak gorako joeran jarraitzen du. Azken hilak bezalaxe, urria ere historikoa izan da.
Hegazkin bat Hondarribiko aireportuan. Urtea hasi eta igaro bezala bukatuko du Hondarribiko aireportuak: datu historikoekin. Izan ere, azken hiletako gorako joera mantentzen ari da, eta aurtengo urria ere orain arteko onena izan da. 45.049 bidaiariri eman die zerbitzu aireportuak, iaz baino %25,5 gehiagori.
AENAk emandako datuei erreparatuta, azken hamar hiletan (urri bukaera bitarte) 411.208 lagunek erabili dute aireportua, 2022an baino %27,8 gehiago.

