Bide batez, Marlaxkak gogorazi du datorren hilaren 25ean (larunbata da), Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, emakumeentzako txapelketa berezia jokatuko dutela, Emekirekin elkarlanean antolatutakoa. Informazio eta xehetasun gehiago hemen kontsulta daitezke.
Marlaxkakoek hiru domina eskuratu dituzte Gipuzkoako Txapelketan
Josette Fontaine, Forka Tafall eta Jon Diaz domina banarekin itzuli dira Errenteria-Oreretan jokatutako bosgarren txandatik.
Gipuzkoako Xake Txapelketako bosgarren txanda jokatu dute asteburu honetan Marlaxkakoek, kategoria ezberdinetan lehiatu dira. Fin aritu dira eskualdeko ordezkariak, honako emaitzak nabarmendu daitezke: Josette Fontaine super beteranoetan emakume onena izan da. Hirugarren mailan Gorka Tafall txapeldun izan da eta Jon Diaz berriz, txapeldunorde.