Jaien testuinguruan genero rolek izan duten garapenaz ariko dira etzi
Jaizkibel Konpainiak antolatuta, solasaldi interesgarria egingo dute hondarribiarrek Maggie Bullen antropologo feministarekin. Irekia izango da.
Etzi (asteazkena, hilak 15) Merienda berritsuak izeneko dinamika abiatuko du Jaizkibel Konpainiak, egitasmo honen barruko lehen saioa egingo dute Klink elkartean. Saio hauetan “konfiantzazko giro batean gai ezberdinen inguruan hausnartu eta eztabaidatuko” dutela aurreratu dute eta lehen honetan Maggie Bullen antropologo feministarekin bilduko dira herriko emakumeak. Jaien testuinguruan genero rolek izan duten garapenaz ariko dira. Aurkezpen txiki bat egingo du Bullenek lehenik, eta ondoren, bertaratutako guztiek solasaldia egingo dute, janari eta edarien bueltan.
19:00etan hasiko dute lehen merienda berritsua.