Bizikletak garbitzeko gune bat jarri dute Amuten
Amute auzoko komun publikoaren ondoan jarri dute. Honekin "hirian zehar bizikletaren erabilpena areagotu" nahi du udalak, "mugikortasun eraginkorrago baten bidean".
Hondarribiko Udalak jakinarazi berri du bizikletak garbitzeko gune bat jarri dutela Amute auzoan, dagoeneko erabilgarri dagoena. Komun publikoaren ondoan jarri dute.
Estitxu Urtizberea Mugikortasun zinegotziak esan duenez, “guretzat hirian zehar mugitzeko txirrindaren aldeko apustua ezinbestekoa da, eta horren adibide argia da ekimen hau. Ahal den neurrian hirian zehar txirrindaren erabilpena areagotzea bilatzen dugu, mugikortasun jasangarriago baten bidean”, esan du. 5.165,49 euroko inbertsioa egin dute lanetarako.