Zumardikoak elkarteak hitzaldia antolatu du gaurko
Eugenio Ibarzabalek eskainiko du hitzaldia, paradorean izango da. Juan de Ajuriaguerra Otxandiano jeltzaleak "hiru une historikotan hartu behar izan zituen erabaki zailei" buruz ariko da.
Zumardikoak elkarteak hitzaldi bat antolatu du gaurko (hilak 9). Hondarribiko Paradorean izango da saioa, 19:00etan hasiko dute.
Eugenio Ibarzabalek eskainiko du hitzaldia. Honetan, Juan de Ajuriaguerra Otxandiano jeltzaleak 1936ko errepublikaren kontrako estatu kolpean, 1937ko Santoñako itunan eta ETAren hasieran hartu behar izan zituen “erabaki zailei” buruz ariko da Ibarzabal.
Plazak mugatuak izango direla aurreratu dute antolatzaileek.