Zazpi langile berri kontratatuko ditu udalak
Bi lorezain, bi margolari, bi peoi eta elektrikari berri bat kontratatzeko deialdia egin berri dute. Hilaren 15etik aurrera apunta daitezke herritarrak.
Hondarribiko Udalak, Lanbideren bidez, zazpi langile berri kontratatuko ditu. Udaleko iturrien arabera, “herritarrari ahalik eta zerbitzu egokiena emateko asmotan”, beharrezkoa ikusi dute langile berriak kontratatzea. Hala, honako postuak eskainiko dituzte: bi lorezain, bi margolari, bi peoi eta elektrikari bat.
Interesa dutenek Lanbiden dagokion eskaintza izena eman beharko dute, hilaren 15etik (asteazkena da) aurrera. Informazio gehiago lotura honetan kontsulta daiteke.