Sabino Arana kalea asfaltatzeko lanengatik, trafiko aldaketak
Datorren astelehenetik hilaren 24ra zenbait mozketa izango dira. Dena den, Sabino Arana kaleko errai bat zabalik izango da.
Datorren astelehenean (hilak 13) Sabino Arana kalean bi astez asfaltatze lanak egingo dituzte, bi noranzkoetan. Hain zuzen ere, Irun kalearen ingurutik San Juan de Dioseko biribilgunera iritsi arte izango dira obrak. Ondorioz, trafiko aldaketak izango direla jakinarazi dute udaleko iturriek.
Lehenik eta behin, udalak jakinarazi du trafikoa bermatuta egongo dela, errei bat irekita izango baita beti.
Aldaketei dagokionez, astelehenetik hilaren 24ra (ostirala da) itxiko dute Miramarreko biribilgunetik San Juan de Dioseko biribilgunera bitarteko irteera erraia.
Egun horietan erdigunetik atera nahi dutenek Harresilanda kaletik jo beharko dute, Soroeta kaletik igoz. Hilaren 14an (asteartea da) Nafarroa Behera kaletik Sabino Arana kalerako irisbidea itxiko dute, hortaz, Puntaleko bizilagunek Lapurdi kaletik joan beharko dira Sabino Aranara sartzeko. Hilaren 14an eta 15ean (asteazkena da) Irun kalea eta Apezpiku kaleak itxiko dituzte.
Datozen egunetan lanen gaineko informazioa helaraziko du udalak, kanpaina bat abiatuko baitute sare sozialetan eta erakundearen webgunean.