Behobia-Donostiagatik, igandean topo zerbitzu bereziak
Zerbitzu berezi horiek 07:15ean hasi eta 15:00ak arte iraungo dute. Hendaiarako nahiz Donostiarako noranzkoetan indartuko dute maiztasuna.
Euskotrenek iragarri du igandeko Behobia-Donostia lasterketa dela-eta topo zerbitzu bereziak izango direla. Hala, igandetako ohiko maiztasunak indartzeko ahalegina 07:15etik 15:00ak arte luzatuko dela jakinarazi du. “Helburu nagusia parte hartzaileak lasterketaren irteera puntura eramatea izango da”, adierazi dute Euskotrenetik. Zerbitzu berezi horiek Ficobako geltokiraino iritsiko dira, eta han, korrikalariak Behobiakom irteerara eramango dituzten autobusak izango dira.
Zehazki, Donostiako Amara eta Hendaia arteko (eta alderantziz) topoen maiztasuna 10 eta 15 minutu artekoa izango dela jakinarazi du erakundeak, 07:15etik hasita.
Edonola ere, Euskotrenek partaideei aholkatu die aldez aurretik begira ditzatela ordutegiak euren aplikazioan, edo webgunean. Informazio gehiago behar dutenek 944 33 33 33 telefono zenbakira dei dezakete. Gainera, geltokietan ere jarriko dute informazioa.