Agirre lehendakariaren ihesaldia hizpide, Ingo Niebel historialari eta kazetariarekin
'A la caza del primer Lehendakari' liburuan kontatu du Agirre lehendakariaren ihesaldiari buruzko datu ezezagunak. Hitzaldia Palmera Monteron izango da, hilaren 10ean.
Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan taldeak Ingo Niebel historia doktorea eta kazetaria gonbidatu du bere azken lana aurkezteko: A la caza del primer Lehendakari. Jose Antonio Agirre lehendakariaren ihesa eta Franco zein Gestaporen ehizari buruzko entsegua da eta lehendakariaren ihesari buruz orain artan ezezagunak ziren informazioak bildu ditu.
Kontakizun honetan guda zelai, estolderia, espioitza zein Franco eta Hitlerren erregimenen arteko konplizitatea izan dute hizketagai. Aipagai nabarmenetako bat Pedro Urraca polizia agente frankistarena dela azaldu du Kepa Ordokik. “Urte luzez, enbaxa frankista ezberdinetako balizko ordezkari gisa, gizartearen ordezkari ezberdinen ehizan ibili zen. Adibide nabarmena Lluis Companys Kataluniako presidentea dugu; Urracak eraman zuen Irun eta Hendaia arteko Etorbidea zubiraino”.
Gertakizun hauetan sakontzeko beta izango dela ostiralekoa dio talde memorialistak. Hitzordua 18:30ean finkatu dute Palmera Montero gunean, ostiral honetan (hilak 10).