Merka2dasoa Hondarribian, larunbatean
Berritasun nagusia, kokapen aldaketa da: Arma Plazan izango da 10:30etik 14:30era.
Merka2dasoa, bigarren eskuko objektuen merkatua egingo dute larunbatean—hilak 11n—. Berritasun nagusia, kokaleku aldaketa da, izan ere Arma Plazan jarriko dute azoka aurten, San Pedro kalean jarri ordez.
Merkatua bigarren eskuko objektuen salerosketara dago bideratua, hiri hondakinen prebentzioa sustatzeko helburuz. Horrela, egoera onean diren artikuluak saldu daitezke bertan. Ez dituzte onartuko material berriak, ezta stockean dauden artikuluak, eskulanak, bisuteria, edota merkaturako espresuki sortutako artelanak ere antolatzaileek azaldu dutenez.
Postu partikularrak eta gordailua ere izango ditu azokak beste urteetan bezala; azken horretan, salmenta posturik ez dutenek produktuak utzi ahal izango dituzte, merkatuaren antolatzaileek sal ditzaten.