Osasun publikorako hobekuntzak hizpide, hitzaldia
Osasun Bidasoak hitzaldi bat antolatu du asteazken honetarako, Larreaundi-Olaberria auzo elkartean.
Osasun Bidasoak hilabete honetarako hainbat mobilizazio iragarri ditu, baina hori ez ezik, hitzaldi bat antolatu dute asteazken honetarako (azaroak 8 da) Larreaundi-Olaberriako auzo elkartean. Osasun publikorako hobekuntzarako proposamenak landuko dituzte 19:30ean hasiko den hitzaldian.
Horrez gain, hurrengo mobilizazioa aste honetan izango da, ostegunean, 14:00etan, Irun erdialdeko anbulatorioan.