AHTaren kontrako 30 urteko borroka, erakusketan
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/11/dsc09850-1200x800.jpg)
Abiadura handiko trenaren (AHT) kontrako borroka ospatzen eta aldarrikatzen ari dira horretan dabiltzanak. Horren harira, erakusketa ibiltaria antolatu dute. Euskal Herriko hainbat tokitan izan da, eta hilaren 24tik 25era Landetxako Auzo Elkartean egongo da. Bertan, urtez urteko sailkapena egina dute urte horietan egin dituztenak azalduz. Panelak eta bestelako informazio euskarriak baliatu dituzte horretarako.