Udalaren zerbitzu informatikoetan geldialdia asteartetik aurrera
Udalaren informatika-sarean mantentze-lanak egin behar dituzte eta, horregatik, azaroaren 7tik aurrera ez dira erabilgarri egongo.
Udalak jakinarazi du mantentze lanak egin behar dituztela informatika sarean eta, ondorioz, udal zerbitzu batzuk ez dira martxan egongo azaroaren 7ko 16:00etatik aurrera.
- Itxita egongo da Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ).
- Autotramitaziorako terminalak zerbitzuz kanpo egongo dira.
- www.irun.org webgunea eta Udalaren online izapidetzeko egoitza elektronikoa ere zerbitzutik kanpo egongo dira mantentze-lanak egiten diren bitartean.
- Parke eta plazetako WiFi zerbitzu publikoak ere zerbitzuz kanpo egongo dira.
- Administrazio- eta kudeaketa-zerbitzuak aldi baterako etenda egongo dira Udaltzaingoan, Oiasso Museoan eta Bidasoa biziriken. Zerbitzu horietakoren bat behar izanez gero, gune horietara jo daiteke informazio gehiago lortzeko.
- Udal-kiroldegietako administrazio-zerbitzuetan eragina izango duen arren, ohiko jarduerari eutsiko diote instalazio guztietan, bai eta horietarako sarbidean eta BPXPORT APP bidezko arretan ere.
Bestalde, herritarrei arreta emateko 010 telefonoa eta Udaltzaingoaren 092 telefonoa martxan egongo dira.