Ane Zufiaurrek irabazi du Bidasoa-Txingudi Patzuergoaren arte digitalaren lehiaketa
'Txikitik Handitasunera' izena du irundarraren lanak eta Bidasoa ibaiaren bokalean dagoen biodibertsitatea islatu du. Zufiaurre, besteak beste, HITZAren kolaboratzailea da.
Ane Zufiaurre ilustratzaileak eta HITZAren kolaboratzaileak irabazi du Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Patzuergoak antolatutako Arte Digitaleko lehiaketaren bigarren edizioa. Lehiaketa hau 30 urtetik beherako artista amateurrei zuzendutakoa da eta onare historikoa eta naruala babesteko eta balioesteko helburua du.
Lehiaketa honetara aurkeztutako lanek Bidasoa-Txingudiko lurraldearen paisaiei erreferentzia egin behar zioten. Txikitik Handitasunera da Zufiaurrek aurkeztutako lana eta Bidasoa ibaiaren bokalean dagoen biodibertsitatea islatzen du. Bi tresna digital erabili ditu horretarako artistak: tinta eta grafitoa. 500 euroko saria eman diote.