Pikoketan omenaldia, duela 87 urte eraildakoei
Igande honetan omenduko dituzte Pikoketan falangistek hildakoak. Ekitaldia 12:30ean hasiko da.

Igande honetan, azaroak 5, Pikoketan 1936ko abuztuaren 11n falangistek fusilatutakoak omenduko dituzte. Ekitaldia 12:30ean hasiko da eta lore eskaintzaz gain, musika eta txalaparta izango dira. Deia Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarrak Elkarteak egin du.