Prebentzio komunitario eta gizarte zerbitzuen bulegoak Muliaten nahi ditu EAJk
Jeltzaleentzat "beharrezkoa" da bulego horiek Muliatera lekualdatzea "erabiltzaileen irisgarritasuna" bermatzeko.
Gizarte zerbitzuen eta prebentzio komunitarioaren bulegoak Muliatera eramateko prozesua ez eteteko eskatu dio EAJk Abotsanitzi. Jeltzaleentzat “beharrezkoa” da bulego horiek Muliatera lekualdatzea “erabiltzaileen irisgarritasuna” bermatzeko: “Panpinot kaleko egungo bulegoetako lan eremua txikia geldituta sailak eta zerbitzuaren erabiltzaileek behar dituzten beharretarako. prebentzio komunitarioko bulegoei dagokienez, premiazkoa da instalazioa berri batzuetara lekualdatzea ere, egungo bulegoaren baldintzak ez direlako egokienak”.
Duela hilabete batzuk ia amaituta dagoela obra proiektua eta kontratazioa datozen asteetan martxan jarri ezean ezingo dela hurrengo hilabeteetan gauzatu esan du EAJk: “Garrantzitsua izanik ere, ez dio lehentasunik eman Abotsanitzek bulegoen lekualdatzeari, dirudienez, proiektuaren arrazoi estetikoengatik. Kapritxo politiko batek ezin du gizarte ekintza bat gelditu”.
Obra martxan jartzeko prozesua ez gelditzeko eskatu diote jeltzaleek, hortaz, Abotsanitzi: “Gai honek are gehiago kezkatzen gaitu 2024rako aurrekontuaren hasierako proposamenean hain beharrezkoa den obra hau abian jartzeko diru kopururik ikusi ez dugunean”.