Merka2dasoa azokan parte hartu nahi?
Datorren azaroaren 11n egingo dute azoka, herrian bertan. Postua jarri nahi dutenei izena emateko deia luzatu die Txinzer-ek.

Datorren azaroaren 11n (larunbata da) Merka2dasoa azokan postu bat jarri nahi dutenak adi egon daitezela, Txinzer-ek izena emateko epea zabaldu berri baitu. Lotura honetan apunta daitezke herritarrak edota entitateak.
Azaroaren 11ko egitaraua izan bezain laster, horren berri emango du HITZAk.