Irungo kiroldegien erabiltzaileek diru laguntzak dituzte
Familietako kideen kopuruaren eta errentaren arabera eska daitezke diru laguntza horiek. Azaroaren 9ra arteko epea du deialdiak.
Irungo Udalaren kirol zerbitzuak erabiltzeko diru laguntzak dituzte hirian erroldatuta dauden familiek. Horiek eskatzeko epea zabalik da, azaroaren 9ra arte. Zehatz, udal kiroldegiak erabili ahal izateko onurak dira udalak abiarazi dituenak.
Laguntzak familietako kideen eta urteko gehienezko errentaren arabera emango dituzte. Hala, jaso daitezkeen hobariak abonuaren kuotaren %25 eta %75 artekoak izango dira. Udalaren webgunean ikus daitezke laguntzen xehetasunak, tartean direla horiek jasotzeko baldintzen zerrenda zabala.
Nola eskatu?
Diru laguntzen eskea Irun Txartelarekin egin behar da, online. Horretarako udalaren egoitza elektronikora sartu behar dute interesdunek. Edonola ere, edozein zalantza argitzeko 010 (Irundik) edo 943 50 51 52 telefono zenbakietara dei daiteke. Irun Txartela ez dutenek, berriz, HAZ bulegora joan eta unean-unean eskatu eta egingo diete.