Gau Beltzeko Mikroipuin Lehiaketak baditu irabazleak
Sari banaketa bihar izango bada ere, Blaganek irabazleen berri eman du jada. Odei Ansorena hondarribiarra izango da sarituetako bat.
Gau Beltzaren harira antolatutako Mikroipuin Lehiaketak baditu irabazleak, hala jakinarazi du Blagan elkarteak. Bihar egingo dute sari banaketa, Hondarribiko liburutegiak jasoko duen saioan. Karolina Sainz de Bikuñak egingo ditu aurkezle lanak, eta Joxe Mari Karrerek egingo ditu ipuin kontalari lanak. 19:00etan jarri dute hitzordua.
Sariak bihar banatuko badituzte ere, elkarteak dagoeneko irabazleen berri eman du. 18 urte gorako kategorian Juan Luis Zabala azkoitiarra izan da garaile, Baloi txiki bat ipuinarekin. Gerrikoa izeneko lana izan da bigarren onena, Leire Goñi hernaniarrak egindakoa.
Carolina Flores Viera irundarrak egin du 18 urtetik beherako kategorian ipuinik onena, Atzaparrak izenekoa. Bigarren izan da Odei Ansorena hondarribiarren Gau Beltzeko sekretua ipuina.
Sari hauez gain, parte hartzaile guztien artean zozketak egin dituzte eta ondorengoak dira irabazleak: Victoria Lozanok 2 lagunentzako gosaria eramango du Gaxen kafetegian, Amaiur Zarrazquinek 2 pertsonentzako gosaria irabazi Garua kafetegian, Iñaki Sanz Azkuek 2 ere pertsonentzako gosaria irabazi du (Gaxen kafetegian) eta Andrea Santos Rabadanek 2 lagunentzako gosaria irabazi du, Garua kafetegian kasu honetan.