Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak, Zabaltza plazara
Igandero dinamikari jarraituz, Zabaltza plazan postua jarriko dute 23 GKEk. Azokaz gain, hainbat jarduera antolatu dituzte.
Asteburu honetako Iganderon garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak izango dira protagonistak. 23 erakundek beren lanak erakutsiko dute, eta bestelako jarduerak ere egingo dituzte.
Cristina Laborda udal ordezkariaren esanetan Irungo Udala “erreferentzia da” lankidetzaren esparruan. “Diru laguntza eta hitzarmenen bitartez, urteak daramagu hamaika entitateren garapen proiektuetan laguntzen, eta laguntza hori udal aurrekontuetan jasotzen dugu. 548.721 euro jaso dituzte aurten diru laguntzetan”.
Igandeko azoka honen helburua herritarrei Irungo Udalak diruz laguntzen dituen garapen proiektuen berri ematea da. Aldi berean, eskualdeko eta Euskal Herriko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek garapenerako lankidetzaren esparruan egiten duten lana erakutsi nahi dute.
Hirian egoitza duten eta ez duten entitateak eta udalak babesten dituen lankidetza proiektuak izango dira bertan, Irunekin lotura estua dutenak. Helburu nagusia hainbat herrialde zein egoeratan dauden azaltzea izango da, hala nola, Bolivia, Kolonbia, Ruanda, Togo, Nikaragua, Maroko edota Libano.
Postuez gain, hainbat tailer eskainiko dituzte, eta musikarekin girotzen ariko dira Mugarik Gabeko Etorkinak erakundeko Bolivia, Ekuador eta Peruko dantza taldearen emanaldiarekin.
Honako hauek izango dira bertan:
- Behar Bidasoa
- Tadamun elkartea
- Txingudi Vida
- Denok Osasunaren Alde
- Proyde-Proega Fundazioa
- Oscar Romero Elkartasun Batzordea
- Haurralde Fundazioa
- Nazioarteko Elkartasuna
- Fundación Internacional de Solidaridad Compañia de Maria
- Lankidetzarako Ingeniaritza
- Bakerako Lankidetza Batzarrea
- Derandein Fundazioa
- Munduko Begiak
- Jorge Adolfo Freytter Romero elkartea
- Agua de Coco Fundazioa
- Chiapas Enea
- Helduak Elkartea
- Abay Etiopia Elkartea
- Vicente Ferrer Fundazioa
- Mugarik Gabe
- Manos Unidas
- Mugarik Gabeko Etorkinak
- Zaporeak