Artalekuko markagailua eta megafonia berrituko dituzte
Artalekuko kantxan egingo dituzte berrikuntzak. Bi jarduketen kostua 250.000 eurokoa da eta lanek astebete iraungo dute.
Kirol departamentuak jakinarazi du Artalekuko kantxako bideo markagailu berri bat eta megafoniako instalazio berri bat jarriko dituztela. Gaur hasiko dituzte lanak eta astebete luzatuko direla aurreratu du Borja Olazabal Kirol ordezkariak. Lanen kostua 250.000 eurokoa da eta Mondo enpresa arduratuko da markagailuez, eta Telesonic soinu sistemaz.
Olazabalen esanetan lan hauei esker Artalekuk “beste irudi bat izango du” eta ziur da “ikuskizunaren maila igo” egingo denarekin. Baieztatu du ere ahalik eta etekin handiena ateratzen ahaleginduko direla. “Erabilera nagusia Bidasoa eskubaloi taldearen entrenamenduak eta partidak dira, baina beste zenbait ekimenetarako ere erabiltzen da: eskolak, saskibaloi taldeak, areto futbola eta bestelakoak”.
Soinu sistema berriaren ezarpenak ez du azalpen askorik behar, “akustika txarra” zuen eta berritzeko beharra ikusi dute. Bestetik, bideo markagailu berria jartzea “ikuskizuna aberatsagoa” egiteko hartu dute erabakia. honek 5×2,5 metroko luze zabalera dauka, led argiz hornituta daude eta bi pantaila izango ditu, bat kantxaren alde bakoitzean.