Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaJaiak

'Oroimen haziak' mapa interaktiboa kaleratu du Jaizkibel Konpainiak

Azken mende laurdenean pasatakoa jasotzeaz gainera, "paseo eder" bat sortu dute, konpainiaren historia "memorian gera dadin".

Imanol Saiz Gomez de Segura
Hondarribia
2023/10/23

Orain del urtebete, 2022ko urriaren 22an hain zuzen ere, Loratzen eguna ospatu zuen Jaizkibel Konpainiak. Hazi bat landatu zuten konpainiako kideek orduan eta “malkoz, irriz, beldurrez eta alaitasunez betetako mende laurdena harrotasunez” ospatu zutela gogorazi dute. Orduko hartan paseo historiko bat egin zuten (Maria Jose Noain Maura eta Ilargi Bengoetxea Gartzia historialariekin) eta orain, konpainiaren historia jasotzen duen ibilbide historikoa aurkeztu du Jaizkibelek.

Konpainiakoen arabera, “argazki gordinekin” osatutako mapa interaktibo bat kaleratu dute, Oroimen haziak izenekoa. Parean elkartearen eta Eider Eibar ilustratzailearen laguntzarekin sortu dute mapa hori. Mapa horretan, gainera, paseo berezi bat sortu dute, eta honekin “Jaizkibel Konpainiaren, alarde parekidearen aldeko borrokaren eta Hondarribiko historiako bestelako egite historikoak ezagutarazi” nahi dituzte, “mende laurden pasatxo honetan bizitakoa memorian gera dadin”.

Mapa honetan testuak, audioak, argazkiak, PDF dokumentuak eta ilustrazioak ikusi eta kontsultatu ahalko dira. Historiako pasarte bakoitza hirigune historikoko puntu bati lotuta agertzen da, “jazotakoa indartuz” batetik, eta oinez egin daitekeen aipatutako “paseo eder” hori sortuz bestetik. Ibilbidetxo hori bakoitzak nahi duenean eta nahi duen bezala egiteko aukera ematen duela azaldu du konpainiak. Halere, paseo kolektibo bat ere egingo dutela iragarri dute, “berriz elkartu, ospatu eta elkarrekin ikasteko” asmoz. Azaroaren 19an izango da (igandea da) hitzordua, 11:00etan, Arma Plazan. Bertan izango dira berriro Noain eta Bengoetxea historialariak.

Mapa kontsultatu nahi dutenek atari honetara jo beharko dute.

Erlazionatutako edukia[Bideoa] Loratzen jarraituko du Jaizkibelek[Argazkiak] Jaizkibel Konpainiaren goizeko desfilea, iruditan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.