Hondarribiko XIX. mendeko bertso ondareaz ariko dira ostegunean
Joxan Elosegik eta Aitor Errazkinek euren azken ikerketan egindako lana aurkeztuko dute Olagarro elkartean, solasaldi berezi batekin.
Bertsozaleek hitzordua garrantzitsua izango dute Hondarribian ostegun honetan (hilak 26). Blaganen eta udalaren egitasmoz, solasaldia eta kantu mendaria egingo dute arratsaldean, Bertsoak eta bertsolariak. Irunen XIX. mendean: Hondarribiko adibideak ikerketaren gainekoa. Joxan Elosegi eta Aitor Errazkinek hizlari lanak egingo dituzte, haiek abiatutako proiektua baita aipatutako hori.
Ikerketa honetan Bidasoa ibaiaren bokaleko herrietako XIX. mendeko bertso ondarea ikertu du bikoteak. Bertso sorta eta testigantzen bilketa egin dute eta gerora, liburu batera eraman dute.
Olagarro elkarteak jasoko du saioa, 19:30etik aurrera.