Autobusa Irun eta Hondarribitik Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestaziorako
Manifestazioa azaroaren 4ean izango da Bilbon eta euskararen normalizazioaren aurkako epaien aurrean mobilizatuko dira. Geltokia egingo dute bai Hondarribian eta bai Irunen.

Euskalgintzaren kontseiluak “euskararen normalizazioaren aurkako epaien aurrean” Bilbon manifestatzeko deia egin du azaroaren 4rako. Leloa “Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat” izango da, eta azken urteetan euskararen alde egin den manifestazio jendetsuena izango dela aurreikusi dute deitzaileek.
Bertaratzeko Irundik eta Hondarribitik pasako den autobus bat antolatzen dabil Irungo AEK. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Bilboko Euskalduna jauregitik.
- Hondarribiarrek Ama Guadalupekoa ikastetxeko bus geltokian (Sabino Arana kalea) hartu beharko dute autobusa 14:45ean;
- Irundarrek San Juan plazako autobus paradan 15:00etan.
Izena emateko lotura honetara jo behar da. Horrez gain, antolatzaileek eskatu dute AEK-koekin harremanetan jartzea behin izena emanda irun@aek.eus helbidera idatzita; Whatsapp mezu bat bidalita edo deituta 688 746 633 zenbakira; edo @Irungoaek Instagramera idatzita.