Ostegun eta ostiralerako bi ekitaldi antolatu ditu liburutegiak
Ostegunean Luis Barriosek hitzaldi berezia eskainiko du; ostiralean berriz, Jesus Rodriguezek bere azken liburua aurkeztuko du.
Zuloaga Etxea, Hondarribiko Kale Nagusian Hondarribiko Udal Liburutegiak bi ekitaldi antolatu ditu ostegun (hilak 19) eta ostiralerako (hilak 20). Batetik, Arteliburu topaketaren barruan, Luis Barriosek artista-liburuen eta materialen inguruko hitzaldia eta erakustaldia eskainiko ditu. 19:00etan hasiko dute saioa, Zuloaga Etxean.
Bestetik, ostiralean, Jesus Rodriguez Cabañesek bere azken liburua aurkeztuko du, El espesor de la herida izenekoa. 19:00etan jarri dute hitzordua, Zuloaga Etxean ere.

