Emakume baten kontrako eraso matxista salatuko dute ostegunean
Joan den asteburuan izan zen erasoa. Hondarribiko Udalak erasoa gaitzesteko elkarretaratzera deitu ditu hondarribiarrak.
Eraso matxista bat izan da pasa den asteburuan Hondarribian. Erasoa jasan duen emakumeari “babesa eta gertutasuna” adierazteko elkarretaratzea antolatu du ostegunerako (hilak 19) Hondarribiko Udalak. Martxoak 8 plazan biltzera deitu dituzte hondarribiarrak, 19:00etan.
Udalak “gure hiriko bizikidetza hausten duen edozein indarkeriazko ekintza gaitzetsi eta arbuiatu” ditu, eta era beran, lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute talde guztiek, “gure gizartean desagerrarazi behar ditugun jarrerak inork justifika ez ditzan edo garrantzia kendu diezaion”.