Xakeak adinik ez duela erakusten ari da Marlaxka
Gipuzkoako Super Beteranoen + 65 Txapelketa jokatzen ari dira Errenteria-Oreretan klubeko Fernando Hoyos eta Josette Fontaine.

Marlaxkako nagusiak Errenteria-Oreretan jokatzen ari diren Gipuzkoako Super Beterano + 65 Txapelketan parte hartzen ari dira. Fernando Hoyosek (1937koa) eta Josette Fontainek (1946koa) daramate Hondarribiko klubeko kamiseta, ederki ordezkatzen ari dira kluba. Xakeak adinik ez duela erakusten ari da bikotea: “denontzako harrotasun iturri”, diote klubeko iturriek.
Orain arte jokatutako partiden ondoren, sailkapeneko hirugarren postuan dago Fontaine, eta Hoyos berriz, bosgarrenean.