Bistra Pisancheva idazle bulgariarrak bere azken liburua aurkeztuko du herrian
'El encaje como práctica cultural y social' liburua aurkeztuko du. Emeki Emakume Elkarteak antolatu du solasaldia.
Emeki Emakume Elkarteak liburu aurkezpen ekitaldi bat antolatu du datorren iganderako (hilak 22). Bistra Pisancheva idazle bulgariarrak bere azken liburua aurkeztuko du Hondarribian: El encaje como práctica cultural y social. Jostaldi pilotalekuan egingo dute aurkezpena. 10:00etan hasiko dute saioa eta 14:00ak inguruan bukatzea aurreikusi du emakume taldeak.