Rockak dantzan jarriko du Psilocybe larunbatean
New Yorkeko King Buffalo eta Norvegiako Slomosa taldeak igoko dira aretoko oholtzara. Sarrerak 13 euroan eskura daitezke.
Larunbatean (hilak 14) rock musikaren zaleek hitzordua izango dute Hondarribiko Psilocybenea aretoan. 20:00etatik aurrera, King Buffalo eta Slomosa taldeak igoko dira oholtzara.
King Buffalo taldea New Yorketik datorren hirukotea (rock psikodelikoa egiten dute) da eta Slomosa berriz, Norvegiatik datorren tundra rock taldea.
Sarrerak 13 euroan eskura daitezke jada, lotura honetan, edo bestela Ttopara Kafen, Etxeberria tabernan, Bar Basquen eta Muaran.