Liztor beltzen habi bat kentzea eskatu dute
Herritar batek HITZAri jakinarazi dio, udalari eta Udaltzaingoari abisua pasa arren, oraindik ez dutela kendu Ramon Iribarren pasealekuan dagoen habia.
Herritar batek mezu bat helarazi berri dio HITZAri. Horren arabera, Hondarribiko Ramon Iribarren pasealekuan, kai berrira iritsi baino lehenago hain zuzen, liztor beltzen “ikaragarrizko habia” dago. Aipatu du udalari eta Udaltzaingoari pasatu diela abisua, eta herritar batek baino gehiagok ere egin duela hori.
Halere, “asteak joan eta asteak etorri”, liztorren habiak bertan jarraitzen dutela salatu nahi izan du. “Ea agintariren batek zerbait egiten duen”, erantsi du hondarribiarrak.