El Pilar, mendeurrena bete-betean ospatzen
1923ko urrian jarri zen ikastetxeko eraikinaren lehen harria, eta gertakizun hori oroitzeko, ekitaldi bat egingo dute bihar ikastetxeko elizan. Liburu bat ere aurkeztuko da.
Irungo El Pilar ikastetxeak ehun urte bete ditu aurten, eta ikastetxearen eraikinaren lehen harria 1923ko urrian jarri zela oroitzeko, ekitaldia egingo dute bihar, hilak 10, ikastetxeko elizan, 17:30ean. Horrez gain, Irungo El Pilar, ehun urteko hezkuntza historia bi begiraden artean: iragana, oraina… etorkizunari begira liburua aurkeztuko dute. Manuela Urra Olazabal Mariaren Konpainiako erlijiosoa eta Historian doktorea da liburu horren idazlea.