BATeko zazpi atleta Espainiako Txapelketan izan dira
Bidasoa Atletiko Taldeko zazpi kirolarik Euskal Selekzioa ordezkatu dute asteburuan Gijonen. 20 urtez azpiko gizonen eta emakumeen taldeak, aldiz, kluben arteko Espainiako Txapelketarako sailkatu dira.
16 urtez azpiko federazioen arteko Espainiako Txapelketak lehiatu dira asteburu honetan Gijonen (Asturias). Bidasoa Atletiko Taldeari dagokionean, klubeko zazpi atleta izan dira Euskal Selekzioarekin: Egoitz Mikelarena (100 metro eta 4×100 metroko erreleboa), Markel Garrancho (100 metro eta 4×100 metroko erreleboa), Alai Cabello (600 metro), Hugo Vazquez (1.000 metro eta 4×300 metroko erreleboa), Jon Gajate (10 metro hesiak), Naia Llorente (altuera jauzia) eta Nerea Sorondo (4×100 metroko erreleboa).
BATeko kirolari guztiak maila altuan aritu dira Gijonen. Emaitza esanguratsuena Naia Llorentek erdietsi du, bigarren izan baita altuera jauziko proban 1,62 metroko jauziarekin. Mutilen zein nesken Euskal Selekzioak hamargarren postuan sailkatu dira. Mutiletan Valentziak irabazi du, eta nesketan, Madrilek.
20 urtez azpikoak
BATeko 20 urtez azpiko gizonen taldea Espainiako Txapelketen A finalean arituko da hilaren 28an, estatuko zortzi talde onenekin batera. Emakumeak, aldiz, B finalean lehiatuko dira.
16 urtez azpikoak
16 urtez azpiko mutilen taldea ere Espainiako Txapelketarako sailkatu da, baina bidaiaren kostua ikusita, txapelketan izango ez direla jakinarazi du BATek etsipenez.