'Baleazaleak', Ostomilaren obra berria
Euskal Baleazaleei, San Juan ontziari eta MikMak kulturari buruzko ikuskizun berri bat sortu du Irungo Ostomila Txotxongilo Taldeak. Azaroaren 21ean estreinatuko da, Bilbon.
Irungo Ostomila Txotxongilo Taldeak obra berri bat sortu du: Baleazaleak. Euskal Baleazaleei, San Juan ontziari eta MikMak kulturari buruzko ikuskizun berri bat da honakoa, txotxongilo teknika tradizionala, itzal antzerki teknika eta zuzeneko euskal musika korala uztartzen dituena. Azaroaren 21ean estreinatuko da, Bilboko Nazioarteko ‘Bilbao TX fest’ jaialdian.
Obra Selma Huxley zientzialariaren ikerketa lan batean oinarritzen dela baietsi dute Ostomilako kideek, antropologia soziala eta generoa direlako jorratzen diren gaiak, fikzioa tartekatuz.
Ikuskizunean Asier Burgete aktoreak hartu du parte. Egun bere proiektu propioa duela jakinarazi du Ostomilak, baina ENE Kantaken lan egiteagatik eta Go!azen telesail musikalean pertsonaia izateagatik ezagun egin zela adierazi dute.
Baleazaleak obrarako sortu duten sustapen bideoa: