Mugikortasun Asteko ikastetxeetako marrazki lehiaketak baditu irabazleak
Ama Guadalupeko Lara Galdeano, Egiluzeko Daniela Garciandia eta Talaiako Nora Perez izan dira aurtengo garaileak. Hiruek sari ederrak jaso dituzte.
Mugikortasun Astearen barruan Hondarribiko Udalak herriko ikastetxeekin batera antolatutako marrazki lehiaketaren sari banaketa egin berri dute udaletxean. Bertan (garaileekin eta ikastetxeetako ordezkariekin batera) izan dira Estitxu Urtizberea eta Lupe Queiruga zinegotziak.
Ama Guadalupekoa ikastetxeko Lara Galdeanok irabazi du LHko 3. eta 4. mailakoen lehia. LH 5. eta 6. mailetan berriz, Egiluze ikastetxeko Daniela Garciandiak egin du marrazki ederrena. Azkenik, DBHko ikasleen artean Nora Perez izan da onena, Talaia ikastetxekoa. Azken honi bizikleta eta kasko bat eman diote opari gisa, eta aurreko biei berriz, patinete eta kasko bana.